223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Oihan aprobetxamenduaren salmenta enkante publikoan

Atezko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra: Iturraitz, Artzabal eta Mandurro alderdietan, 1870 metro kubiko guztira, 22.396,64 euroan (BEZa kanpo). Austriako larizio pinuak dira.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak baldintza-agiriari erantsitako eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira, agirian bertan adierazitako dokumentazioarekin batera, Atezko Udalaren erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa bideetako edozein erabiliz.

Proposamenak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 11n hasiko da eta abenduaren 1ean bukatuko.

Proposamenak noiz irekiko diren: Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Udal Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Eritze Atetzen, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1514706