2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa, Ur hornidura eta hustuketaren tasa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoarekin, Atezko ur hornidura eta hustuketaren tasa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Eritze Atetzen, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.
TESTUA
Bosgarren idatz-zatia gehitu zaio Atezko ur horniduraren eta hustuketaren tasa arautzen duen ordenantzaren 6. artikuluari.
5.–Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.
Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:
Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.
Ur-ihesa 100 m³-tik gorakoa bada, kontsumitutako %50 tarifatuko da (batez besteko kontsumoa zehaztuz, azken bi urteetako ordainagirietako kontsumoan oinarrituz).
Saneamendu kuota ez da kobratuko 100 m³-tik gorako ur-ihesetan.
Iragarkiaren kodea: L1514497