2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoarekin, Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa (2015eko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 7an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Eritze Atetzen, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
TESTUA
Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketaren edukia
6. artikuluaren 1. idatz-zatia honela gelditu da idatzirik:
6. artikulua. Ordaintzeko betebeharra eta kudeaketa.
1. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egitetik sortzen da. Atezko Udalak ordainagiriak igorriko ditu seihileko bakoitzeko lehenengo hamabostaldian.
Iragarkiaren kodea: L1514496