2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2016ko karga-tasak
Udalak, 2015eko urriaren 22an egin osoko bilkuran, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten udal zergetako karga-tasak finkatzea erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3070.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): gutxieneko tarifak.
–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %2.75 (%2 BOE).
–Lurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga-tasak.
–Tasak eta prezio publikoak: espedientean agertzen direnak.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu ondoko hilabetearen barrenean.
Arroitzen, 2015eko urriaren 26an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1514472