2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
3. artikuluaren aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Arellanoko Udalak, 2015eko urriaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 3. artikuluaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arellanon, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.
Iragarkiaren kodea: L1514460