2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
2016. urteko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2015eko urriaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen 2016rako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatzea. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunak: %0,39.
–Landalurreko ondasunak: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
–Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu edo erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Arellanon, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.
Iragarkiaren kodea: L1514459