223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloako Mugartea sektoreko P1.3 eta P1.5 lurzatien birzatiketa proiektuko aldaketa. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloako Mugartea sektoreko P1.3 eta P1.5 lurzatien birzatiketa proiektuko aldaketa, Eraikilea Promotora SLk sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1514447