223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal ordenantza, Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontroleko administrazio jarduerak egiteko, planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontroleko administrazio jarduerak egiteko, planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1514675