223. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2237/2015 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, urriaren 14ko 2013/2015 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, diru-laguntzak arautzen dira ekonomia sozialeko enpresaren eredua sustatzeko, bazkide langile edo lan-bazkide berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 2013/2015 Ebazpenak oinarri arautzaileak ezartzen ditu helbide fiskala eta lantokia Nafarroako Foru Komunitatean dituzten lan elkartuko kooperatibetan edo lan sozietateetan langile bazkide gisa edo lan-bazkide gisa sartzen direnek egiten dituzten kapital-ekarpenetarako diru-laguntzak emateko.

Ebazpen horren xedapen zatiaren 3. atalaren arabera, 2015eko ekainaren 19tik deialdia argitaratzen den egunera arte lan kooperatiba batean edo lan sozietate batean sartu diren bazkide langileek edo lan-bazkideek hilabeteko epea izanen dute eskaera aurkezteko, deialdia ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dena den, praktikan eskaerak aurkezteko epea murrizten zaie egun hori baino lehen sartu direnei, eskaerak aurkezteko epe arrunta hiru hilabetekoa baita. Horregatik, bidezko da egun hori 2015eko martxoaren 19ra atzeratzea, balizko onuradun horiek, beste batzuen aldean, egoera okerragoan ez egoteko.

Halaber, deialdiaren 3.2 eta 5.1 oinarriek Gizarte Segurantzan bazkide langile gisa edo lan-bazkide gisa alta ematearen eguna, edo kasuan kasuko aldaketarena, hartzen dute erreferentziatzat betekizunak konplitzeko eta eskaera egiteko epea irekitzeko.

Hala ere, kasu batzuetan Gizarte Segurantzan duen egoera ez da aldatzen, eta horregatik bidezko da beste egun bat jartzea erreferentziatzat; egokitzat jotzen da bazkide langile gisa edo lan-bazkide gisa sartzeko behar den ekarpenaren ordainketa eguna.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urriaren 14ko 2013/2015 Ebazpena aldatzea. Horren bidez, diru-laguntzak arautzen dira ekonomia sozialeko enpresaren eredua sustatzeko, bazkide langile edo lan-bazkide berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen ondoko atalak honela idatzita geldituko dira:

1.1. Xedapen zatiaren 3. atala aldatzea. Honela geldituko da:

“2015eko martxoaren 19tik ebazpen hau argitaratzen den egunera arte lan elkartuko kooperatiba batean edo lan sozietate batean sartu diren bazkide langileek edo lan-bazkideek hilabeteko epea izanen dute eskaera aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita”.

1.2. 3.2 oinarriko azken lerroaldea aldatzea. Honela geldituko da:

“Bazkide langile gisa edo lan-bazkide gisa sartzeko behar den ekarpenaren ordainketa eguna hartuko da erreferentziatzat betekizunak konplitzeko”.

1.3. 5.1 oinarriko lehenbiziko lerroaldea aldatzea. Honela geldituko da:

“Eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, bazkide langile gisa edo lan-bazkide gisa sartzeko behar den ekarpenaren ordainketa egunetik hasita. Betiere, abenduaren 1etik aurrera aurkezten diren eskaerak hurrengo ekitaldiaren kargura erantzun beharko dira, aurrekontuko diru-izendapenik baldin bada”.

2. Ebazpen honen 1.1 atalean aipatzen den hilabeteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko azaroaren 3an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1514780