4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Jakinarazpen zedula. 853/2014 prozedura arrunta
Laura Carrión Gómez andrea, Madrilgo Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Vidal Valdunciel Moreno jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela eta, 853/2014 prozedura bideratzen ari da lan arloko epaitegi honetan, Organización Costes y Gestión SLPren, TB Solutions Security SAren, TB Solutions Technologies Software SLren, TB-Solutions Advanced Technologies SLren, Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, SLren eta Inviertec Innovación Tecnología Navarraren aurka, eta hartan ebazpen hau eman da:
Demandatzailea: Vidal Valdunciel Moreno jauna.
Demandatua: Instituto Científico de Invasión y Tecnologías Aplicadas de Navarra SL eta beste 5.
Ebazpen zenbakia: 526/2015.
Dekretatzen dut.
Madrilen, 2015eko urriaren 14an.
Aurrekariak:
Lehena.–Vidal Valdunciel Moreno jaunak sustatu du prozesu hau, diru kopuru bat erreklamatzeko, eta honako hauek dira demandatuak: Organización Costes y Gestión SLP, TB Solutions Security SA, TB-Solutions Advanced Technologies SL, Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra SL, Inviertetec Innovación Tecnológica Navarra, S.L. eta TB Solutions Technologies Software, S.L.
Bigarrena.–2015eko urriaren 9an, demandatzaileak berariaz atzera egin du demandan, 2015eko urriaren 9an aurkeztutako idazkiaren bidez.
Arrazoibide juridikoak:
Bakarra.–Auzi-jartzaileak edo auzi-jartzaileek lan arloko prozesuan adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egin baino lehen atzera egitea alderdi demandatzailearen aldebakarreko egintza da, eta, demandatzaile guztiei eragiten dienean, prozesuaren amaiera dakar. Bidezkoa da demandatzailea(k) demandan atzera egintzat jotzea (PZLaren 20.2 artikulua).
Xedapen zatia:
Erabakitzen da Vidal Valdunciel Moreno jauna, auzi-jartzailea, atzera egintzat jotzea prozedura honetan eta agintzea jarduketa hauek artxibatzea, dagokion liburuan baja egin ondoren.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean. Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez diren errekurtsogileek 25 euro sartu beharko dituzte epaitegi honek Banco Santander entitatean (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274) duen 2500-0000-60-0853-14 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.
Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Idazkari judiziala, Laura Carrión Gómez andrea.
Eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra SLri eta TB Solutions Advanced Techonologies SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2015eko urriaren 14an.–Idazkari judiziala, Laura Carrión Gómez.
Iragarkiaren kodea: J1514235