4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 325/2015 prozedura
Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut aipatuko den finkaren gehiegizko hedaduraren zuzenketa dela-eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 325/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki dela zitazioa egitea Juan Cruz Arrondo Monreal jaunari edo haren kausadunei eta Fermín Marchite Urzayren kausadunei, mugakide diren finken jabeak diren aldetik, eta gehiegizko hedaduraren zuzenketak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hauxe da finkaren deskripzioa:
773. finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 174. orria, 540. liburukia, 13. liburua, Fustiñanan.
Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2015eko urriaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1514204