221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 327/2015 prozedura

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 327/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen fink(ar)en deskribapena:

Finka Zarrakazteluko udal mugapean, orubea herrigunearen kanpoko aldean, San Juan z.g. Mugak: iparraldean eta mendebaldean, egiten ari diren kaleak, hegoaldean José Aguas Alfaro jaunaren eskorta, ekialdean Isabel Artola andrearen eskorta eta Sabino Sánchez Catalán jaunaren orubea.

Finka nagusia Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 692. liburukia, 68. orria, 17. liburua, 180. finka, Zarrakaztelun (Nafarroan).

Finka hartan agertzen da, bazterreko ohar gisa, 356,64 metroko zati bat bereizita.

Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2015eko urriaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1514175