4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 342/2015 prozedura
Raúl Asensio Echegoyen jauna, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 342/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean.
Hona hemen fink(ar)en deskribapena:
“Hirikoa.–Etxea, Tuterako udal mugapean, Carmen Alta kaleko 5ean, eskortarekin eta ukuiluarekin. Laurogeita hemezortzi metro koadroko azalera du, benetan eta katastroan. Mugak: sartu eta eskuinetara, José María Castillo Crespo (37. lurzatia); ezkerretara, Tomas Navarro, gaur Luisa Cástel-Ruiz Lizaldre (39. lurzatia); eta atzeko aldean, Joaquin Clemente Casado (31. lurzatia).”
Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2015eko urriaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1514258