221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 3705/2015 falta-judizioa

Idazkari judizialak, Elena Recio Sánchezek, aditzera ematen du:

Epaitegi honetan bideratu den 3705/2015 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da V.P.ri, A.M.A.ri eta V. G.Gri zitazioa egitea 2015eko azaroaren 19ko 10:00etan ager daitezen 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaie agertzen ez badira eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badute, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen dutela.

Eta jasota gera dadin eta V.P.ri, A.M.A.ri eta V. G.Gri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 26an.–Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1514468