221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 4025/2015 berehalako judizioa, delitu arinen gainekoa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

276/2015 epaia.

Iruñean, 2015eko uztailaren 7an.

Nik, Mª Ángeles Rubio Gabás andreak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 4025/15 berehalako judizioaren autoak aztertu ditut, lesioengatiko delitu arin baten gainekoak. Horietan parte hartu dute Fiskaltzak, Marcia Lorena Velez Zuletak eta Edier José Arango Quinterok, alderdi salatzaile gisa, eta Linda Rosaline Valentin Bellidok, alderdi salatu gisa.

Epaitza: Linda Rosaline Valentin Bellido andrea kondenatzen dut, aurrean zehaztu den lesio-faltaren egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogeita bost eguneko isuna ordaintzera, zortzi euro eguneko, eta María Lorena Vélez Zuluetari hirurehun euroko (300) kalte-ordaina ordaintzera, jasandako lesioengatik. Halaber, prozesu honetan sortutako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Ebazpen hau jakinaraz bekie Fiskaltzari eta alderdiei, ohartaraziz haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela jakinarazi eta bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Linda Rosaline Valentín Bellidori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1514082