4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 669/2013 prozedura
Iruñean, 2015eko urriaren 14an.
Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua.
Honako honen bidez adierazten dut: ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 669/2013 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Laurentiu Adrian Mihaila jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Laurentiu Adrian Mihaila jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1514048