4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 699/2015 prozedura
Iruñean, 2015eko urriaren 15ean.
Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua.
Honako honen bidez adierazten dut: adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 699/2015 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Bruno Miguel Leite Pinto jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Bruno Miguel Leite Pinto jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urriaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1514047