221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren dedikazio araubidea eta ordainsariak

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2015eko urriaren 20an eginiko bilkura berezian, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

“(...) ikusirik horri buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.2 eta 75.5 artikuluak ezartzen duena, erabaki da:

Lehena.–Mankomunitateko Burutza karguari dedikazio partzialean aritzeagatik 13.788,67 euroko ordainsari gordina onestea, hamalau pagatan ordaintzeko eta Mankomunitateak hilero ordainduko duena beharrezko kenkariak eginda.

Ordainsari hori biltzeko egin beharreko gutieneko lanaldia finkatu da: astean 20 ordu. Kopuru hori lanaldi osoaren %54,54 da. Era berean, Mankomunitateak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen dio eta bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Idazkaritza-Kontu Hartzailetzara, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta organo eskudunak dagozkion kontu-sailak sor ditzan, behar diren ondorioak izateko.”

Berriozarren, 2015eko urriaren 21ean.–Burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1514417