2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Alkatetza bertze baten esku uztea. Azalpena
Alkatetzaren 2015eko abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez (2015eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa), Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi ziren Alkatetzaren eskumen batzuk.
Ebazpen hori ikusirik, azalpen batzuk eman beharra dago eskuordetzen irismenari eta edukiari buruz.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) Alkatetzak 2015eko irailaren 16an honako ebazpen hau eman du:
Lehena.–Argitzea 2. puntuaren barruan sartzen dela hautaproben deialdia eta 4. puntuan sartzen direla 30.000 eurotik gorako eta 6.000 eurotik gorako obra kontratazioak, hornidura eta laguntza kontratuetan.
Alesbesen, 2015eko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1514313