2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Udalkideen konpentsazio ekonomikoa
Puiuko Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen konpentsazio ekonomikoaren araubideari buruz:
Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, Udalaren osoko bilkuretara joategatik:
–250 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro urtean.
Bigarrena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, informazio batzordeetara edo Udalaren funtzionamendurako beharrezkoak diren barne bilkuretara joategatik:
–100 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 400 euro urtean.
Hirugarrena.–Alkateari gehienez ere 6.000 euro ordaintzea urtean, bere karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa.
Laugarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Bosgarrena.–Aitzineko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2013tik 2014ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako, eta orobat horren legezko aldaketei jarraikiz.
Seigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitara dadila.
Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Puiun, 2015eko urriaren 23an.–Alkate udalburua, M. Nekane Salaberria Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1514419