2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldizkako zerga eta tasak, 2015eko bigarren seihilekoa
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2015eko azaroaren 13an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2015eko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Eremu Publikoaren Okupazioaren tasak eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2015. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Banco de Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Popular, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es).
Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Iruñean, 2015eko urriaren 20an.–Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L1514519