2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza
Olaztiko alkateak, Herri Administrarioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren arabera, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, Erregistro Zibilaren Erreglamenduaren 238. artikuluarekin eta ondorengoekin harremanetan, 2015eko 321 zenbakidun ebazpena eman zuen, 01/2015 ezkontza zibilari buruzkoa, Olaztiko Udaletxean abenduaren 5ean ospatuko dena.
Lehenbizikoa.–Udaleko Rafael Vizuete Pajares zinegotzi jaunaren esku uztea 01/2015 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena. Abenduaren 5ean izanen da ezkontza, Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Bigarrena.–Rafael Vizuete Pajares zinegotzi jaunari eta ezkongaiei ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzarraren Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehenbiziko bilkuran, ebazpenak behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskumena zinegotzi horri emanen zaiola.
Olaztin, 2015eko urriaren 8an.–Alkatea, Gurutze Rodriguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1514604