2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2016.urteko karga-tasak
Leitzako Udalak 2015eko urriaren 27an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1.–2016. urterako karga-tasa hauek finkatzea:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,36.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
Igoeraren urteko portzentajeak:
- 5 urte bitarte: %2,85.
- 5 eta 10 urte bitarte: %2,65.
- 10 eta 15 urte bitarte: %2,55.
- 15 eta 20 urte bitarte: %2,55.
–Karga-eskala: %8,35.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.
Erabaki honek indarra hartuko du 2016. urteko urtarrilaren 1ean.
2.–Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta aurka hurrengo errekurtsoak aurkez daitezke:
a) Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Leitzan, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1514640