2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aurrekontuko 5/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2015eko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bosgarren aldaketa Udalaren 2015. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan aurrekontuaren eta gastu publikoaren alorrean xedatutakoari jarraituz.
Leitzan, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1514638