221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2015eko irailaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2015 aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Iragarkia 2015eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 14an, ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1514738