2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Hitzordua, okupazio akta egiteko,
Berrizaungo ur biltontzirako bidean
Nafarroako Gobernuak, 2015eko irailaren 23an egin bilkuran, “Berrizaungo ur biltontzirako bidea” moldatzeko lanen ondorioz ukitu behar diren ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du, nahitaez desjabetzeko.
Urriaren 28ko Alkatetzaren 150/2015 dekretuaren bidez, aipatutako proiektuan ukitu behar diren ondasunen eta eskubideen titularrei dei egin zaie, Igantziko Udaleko Alkatetzan ager daitezen, okupatu aitzineko akta egitera.
Non eginen den: Igantziko Udala.
Eguna: 2015eko azaroak 20.
Ordua: goizeko bederatzietan (9:00etan).
Titularra: Hipólito Iparraguirre Manterola.
Finka: Igantziko 46. poligonoko 46. lurzatia.
Azalera: 359,10 m².
Igantzin, 2015eko urriaren 28an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1514753