221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udal ordenantzak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal ordenantza hauek:

1.–Udalaren agiri eta espediente administratiboak luzatu, erreproduzitu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

3.–Obra txikien hirigintzako lizentziak eta jarduketa adieraziak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1514674