221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Tasak, zergak eta prezio publikoak. Onespena

Uharteko Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren, Musikaren Udal Patronatuaren eta Kirolen Udal Patronatuaren tasak, zergak eta prezio publikoak 2016. urterako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Uharten, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1514673