2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2016ko lan egutegia
Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.
Ikusirik 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Kontuan harturik espedientean dagoen dokumentazioa, eta haren gaineko txostena egin duela langile batzordeak.
Aho batez erabaki da:
1.–Asteguneko jaiegunen 2016ko egutegia onestea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:
–Urtarrilaren 1a eta 6a: Urteberri eta Errege eguna.
–Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.
–Martxoaren 25a: Ortzirale Saindua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 19a: Berdintasunaren eguna.
–Irailaren 20a eta 21a: herriko bestak.
–Urriaren 12a: Jai nazionala, Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarren.
–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.
2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
b) Abenduaren 23an eta abenduaren 30ean lanaldia 13:10ean bukatuko da.
c) Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, hiru egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen lanaldiaren murriztapen hori konpentsatzeko.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Udalaren iragarki oholean ere.
Uharten, 2015eko urriaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1514672