221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Bost mila eurora (5.000,00 eurora) arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko urriaren 2an egin osoko bilkuran, honako hau,

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea Bost mila eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1514424