2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
San Isidro karrikako 3ko eraikinaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen udalerri honetako katastroko 1. poligonoko 168. lurzatiaren (San Isidro karrika, 3) xehetasun azterlana. Udalerri honetako San Isidro karrikako 3ko jabekideen elkarteak sustatu du eta Javier Gortari Solbes arkitektoak 2015eko ekainean prestatu, eta eranskina, 2015eko irailean. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesaileko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana San Isidro karrikako 3an (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1514821