2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Basilio Armendáriz karrikako 18ko eraikinaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 128. lurzatiaren (Basilio Armendáriz karrika, 18) xehetasun azterlana. Udalerri honetako Basilio Armendáriz karrikako 18ko jabekideen elkarteak sustatu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak 2015eko maiatzaren 29an prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako argi-patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana Basilio Armendáriz karrikako 18an (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1514751