2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
San Frantzisko karrikako 13ko eraikinaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 58. lurzatiaren (San Frantzisko karrika, 13) xehetasun azterlana. Udalerri honetako San Frantzisko karrikako 13. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea. Horretarako, jabari publikoa okupatuko da hegalkinean, espaloitik neurtuta 5,03 metroko altueratik hasita; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bestetik, egungo fatxada nagusiaren lerrokadura aldatzea. Hori guztia espedientean jasota dagoen dokumentazioari jarraituz.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2015eko azaroaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana San Frantzisko karrikako 13an (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1514745