2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AITZOAIN
Bide publikoaren desafektazioa, ondoren bertze lur batzuekin trukatzeko. Behin betiko onespena
Aitzoaingo Kontzejuak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen aho batez eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa zuela:
1.–Berriozarko bideak okupatzen dituen 1.241,70 metro karratuen desafektazioa hasiera batean onestea. Hura 247 eta 333. lurzatien artean doa, Berriobeitiko 16. poligonoan, Berriobeitiko “El Cerrado” alderdian, Aitzoaingo Kontzejuan.
Desafektazioaren xedea da gero Defentsa Ministerioarena den bertze batekin trukatzea, aipatu bideari segida eman beharrez lurzati militarrari hegiz hegi eginez; gisa horretarako handituko da bide horren erabiltzaileen segurtasuna.
Desafektazioaren eta geroko trukaketaren xedea (defentsa nazionalaren interesak) desagertuz gero, lurra Kontzejuaren jabari publikora itzuliko da.
2.–Erabaki hori argitaratu zen 2013ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, eta 2014ko 35.ean, otsailaren 20an, eta bidezko beste bitarteko batzuetan.
Aplikatzekoa den araudian xedatuarekin bat, jendaurreko epea ireki da, hilabetekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientearen berri izan dezaten eta, nahi badute, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia igarota, balizko interesdunek ez dute alegaziorik aurkeztu, eta, halatan, Aitzoaingo Kontzejuak, 2015eko abuztuaren 20ko osoko bilkuran, aho batez erabaki du:
3.–Berriozarko bideak okupatzen dituen 1.241,70 metro karratuen desafektazioa behin betiko onestea. Hura 247 eta 333. lurzatien artean doa, Berriobeitiko 16. poligonoan, Berriobeitiko “El Cerrado” alderdian, Aitzoaingo Kontzejuan. Eta tramiteekin jarraitzea, Defentsa Ministerioarekin trukea egiteko proposamena gauzatzeko.
4.–Kontzejuko buruari gaitasuna ematea, eskriturak sina ditzan.
5.–Erabaki hau ukitutako lurzatien jabeei jakinaraztea.
Aitzoainen, 2015eko urriaren 23an.–Kontzejuko burua, Hildegard Arrasate Prieto.
Iragarkiaren kodea: L1514395