221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Izangai onartuen behin betiko zerrenda. Agoizko Udaleko C mailako lehen mailako ofiziala izateko hiru lanpostu huts oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia
eta probak egiteko egunaren zehaztea

Ikusirik Agoizko Udaleko C mailako lehen mailako ofiziala izateko hiru lanpostu huts oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia, Udalaren 2015/05/07ko bilkura arruntean onetsia eta 2015eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 11n, eskabideak eta eskaturiko agiriak aurkezteko ezarritako epea amaitu zelarik, 4. oinarrian xedatuarekin bat, Alkatetzaren 134/2015 Ebazpena eman zen. Haren bidez izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, hauek osatzen zutena: Andrés Aquerreta Apesteguía, Francisco Javier Mina López eta Iñaki Aróstegui Arlegui. Ez zegoen izangai bazterturik eta behin-behineko zerrenda 2015eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, deialdiaren 4.2 oinarrian xedatuarekin bat. Ezarritako epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu behin-behineko zerrendaren aurka, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; orobat, oposizio-lehiaketako probak hasteko tokia, eguna eta ordua adieraztea (Alkatetzaren 168/2015 Ebazpena, irailaren 22koa), deialdiaren 4.3 oinarrian xedatuarekin bat. Beraz, adierazten da lehen ariketa 2015eko azaroaren 2an hasiko dela (astelehena), 13:00etan, Agoizko Udalaren Aurelio León aretoan.

Agoitzen, 2015eko irailaren 22an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

AQUERRETA APESTEGUÍA, ANDRÉS

MINA LÓPEZ, FRANCISCO JAVIER

ARÓSTEGUI ARLEGUI, IÑAKI

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1514380