1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
58/2015 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak emana, Fontellasko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 22ko 56/2015 Ebazpenaren bidez, Fontellasko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.
2015eko urriaren 29an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Fontellasko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2015eko urriaren 29ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Fontellasko Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko urriaren 30ean.–Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1514653