221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

176/2015 EBAZPENA, 2015eko irailaren 10ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Silvia Cianca Peña andrea Osasun Publikoaren Institutuko Analisi Mikrobiologikoen Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 43. artikuluak xedatzen du ezen zerbitzuburuak eta atalburuak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz beteko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren txostena, burutza bitarte baterako izendatzearen aldekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2014 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari jarraituz.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Silvia Cianca Peña andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Analisi Mikrobiologikoen Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko buruari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari eta interesdunari, eta honi ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko irailaren 10ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1514586