221. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2518/2015 EBAZPENA, urriaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Arkeologia Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 791/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi zen eta, horren ondorioz, Jesús Sesma Sesma jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Arkeologia Ataleko buru izendatu zen sei urterako.

Aipatu den ebazpenaren xedapen zatiko 1. puntuak ezartzen du izendatuak burutzan aritzeari utziko diola, besteak beste, karguari berariaz uko egiten badio. Halakoetan, ez du burutza erreserbatzeko eskubiderik izanen eta hari dagozkion ordainsariak galduko ditu, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.4 artikuluko c) letran.

2015eko urriaren 15ean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian sartu den idazki baten bidez, Sesma Sesma jaunak uko egin dio burutzari, eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko arkeologo lanpostura itzultzeko eskaera egin du, bere jatorrizko atxikipen esparrua baita.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Arkeologia Ataleko burua, kargutik kentzea. 2015eko urriaren 31 izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Sesma Sesma jauna arkeologo lanpostura itzuli beharko da 2015eko azaroaren 1ean, hain zuzen, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 35670. lanpostura.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urriaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1514536