217. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 132/2015 prozedura

Iruñean, 2015eko urriaren 16an.

M.ª Asunción Hernández Jiménez andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 132/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Alejandro Valle Morgado jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko urriaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1514165