217. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 114/2015 prozedura

María Asunción Martínez Ruiz andreak eskaturik, Merca 2 SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 114/2015 prozeduran, ebazpena(k) eman d(ir)a 2015ko abuztuaren 31n eta 2015eko urriaren 5ean, hitzez hitz hauxe diotena:

Xedatu dut: kontratua iraungitzeko 2015eko uztailaren 16ko betearazpen agindu orokorra ematea, 2014ko abenduaren 30eko 429/14 epaia (754/14 autoetan emandakoa) betearazteko, alderdi betearazlearen, hots, María Asunción Martínez Ruizen, alde, eta betearazpenpeko alderdiaren, hots, Merca 2 SLren aurka, 38318 euro ordain dezan, hori baita zorraren zenbateko nagusia, gehi beste 6.131 euro, betearazpena bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako (zenbateko hori behin-behinekoz ezarri da), deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna alegatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: ordaindu edo bete dela eta hori agiri bidez frogatu dela, betearazpen ekintza preskribatu dela edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk daudela, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Antolaketarako eginbidea.

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala.

Logroñon, 2015eko urriaren 5ean.

Logroñoko Epaitegietako Jakinarazpenen eta Enbargoen Zerbitzu Erkideak gauzatutako eginbideak jasorik, horietan emaitza negatiboa jasota dagoela, jarduketei eransten zaie.

Horren edukia ikusirik, demandatua ez dago demandan ageri den helbidean, Logroñoko Epaitegietako Jakinarazpenen eta Enbargoen Zerbitzu Erkideak gauzatutako eginbide negatiboan jaso den moduan, eta, horrenbestez, egin bitez jakinarazpen egintzak ediktuen bidez, zeinak argitaratuko baitira epaitegi honen iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Errioxako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, galarazi gabe Merkataritza Erregistro Zentralean administratzaile gisa agertzen diren pertsonei zedula igorriz jakinarazpena egitea, baldin aurkitzen badira, baita autoetan agertzen den premiamendupekoaren helbidera igorriz ere, itzuli balitz ere.

Ohartaraz bedi hemendik aurrera aipatu alderdiari zuzendutako jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla (LJLaren 59. artikulua).

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Eta Merca 2 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak.

Logroñon, 2015eko urriaren 5ean.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1513909