Iragarkia
215. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 29a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa onetsita, ikastetxeetako haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdiaren oinarri iraunkorretan
Udalak, 2015eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Aldaketa onestea, Tuterako ikastetxeetako haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdiaren oinarri iraunkorretan.
Bigarrena.–Oinarri arautzaile berriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
Tuteran, 2015eko urriaren 5ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
ERANSKINA
Tuterako ikastetxeetako haur hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdiaren oinarri iraunkorrak
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta gainerako lege aplikagarria eta, orobat, aurrekontua betearazteko oinarrietan ezarritakoa kontuan harturik, deialdi publikoa onetsi da liburuetarako eta/edo material didaktikorako laguntzak emateko, Tuterako Udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez. Deialdiak zehaztasun hauek ditu:
1. oinarria.–Helburua eta aplikazio eremua.
Deialdi honen helburua da gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, liburuak eta/edo material didaktikoa erosteko, hala nola fitxak, koadernotxoak, irudi orriak edo material idatzien fotokopiak, betiere Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleentzat, kasuan kasuko ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (1.a, 2.a edo 3.a) egiten ari badira.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira diru-laguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko laguntzak ematen baitituzte.
Diru-laguntza biztanleriaren berariazko sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.
2. oinarria.–Deialdiaren finantziazioa.
Deialdia finantzatzeko aurrekontua izanen da 3111.48003 kontu-sailaren (gizarte arretarako laguntzak) kargu aurrekontuan urtero sartzen dena; zenbateko horiek baldintzapeturik egonen dira, aurrekontu bakoitzean onesten ote diren. Krediturik ez izateagatik azkenean laguntza jasotzerik ez duten eskaerak ezetsitzat joko dira.
3. oinarria.–Baldintzak eta betebeharrak.
3.1. Atal honetan aipatzen diren baldintzak eskabideak aurkezteko epea bururatzean bete behar dira. Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:
a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta aita edo ama edo adingabekoaren tutorea, adingabearekin bizi badira), laguntza bildu bitartean. Oinarrizko gizarte zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetze egoera.
b) Bere ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, 1. oinarrian aipatzen diren mailetariko batean.
c) Behar objektiboa izatea, baldin eta oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan badaude. Laguntza eska dezakete egoera honetan dauden ikasleen familiek: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko atalean ageri diren gehieneko mugak.
d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.
e) Betebeharrak oinarri hauetan xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.
3.2. Onuradunek eginbehar hauek izanen dituzte:
a) Deialdian arautzen den xedea betetzea.
b) Laguntza ematen duen organoari frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, eta liburuak eta/edo material didaktikoa erosi direla.
c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean.
d) Hartutako dirua itzultzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan aurreikusten diren kasuetan.
4. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna eta osagarritasuna.
Orokorrean, deialdi honen bidez testuliburuak erosteko laguntzak bateraezinak dira beste entitate edo pertsona publiko zein pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin.
5. oinarria.–Errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko errenta.
a) Familia unitateko kide bakoitzaren banakako errenta kalkulatzea. Banakako errentatzat jotzen da:
–Zerga-oinarriaren zati orokorra.
–Ken ezkontidearen aldeko pentsio konpentsatzaileak eta mantenuagatiko urteko sariak, eskatzailearen seme-alabentzat finkatuak izan ezik, biak epailearen erabakiz ezarriak, bai eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako legezko kopuruak ere.
–Gehi likidazio-oinarri berezia, gehi oinarri horrek izan ditzakeen murrizketak gutxieneko pertsonalagatik, gutxieneko familiarragatik eta Gizarte Segurantzari aplikatzen ahal zaizkio kotizazioengatik.
Ondorio praktikoetarako, banakako errentaren kalkulua honako eragiketa hauen bidez eginen da, aurreko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukiekin:
507 laukia - 511 laukia + 524 laukia + 811 laukia + 812 laukia + 529 laukia |
b) Familia errenta erabilgarriaren kalkulua. Familia errenta erabilgarritzat jotzen da: eskatzailearen eta bere ezkontidearen banakako errentak eta familia unitateko gainerako kideen banakako errenten %50a batuta ateratzen dena, betiere aurreko atalean aipatutakoaren arabera kalkulatuak. Guztirako horri kenduko zaio aurreko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenen (familia unitateko kideei dagozkienen) aurretiazko kuota diferentziala.
c) Familia errenta erabilgarriaren kenkariak. Familia errentaren %10eko kenkarirako eskubidea izanen dute hiru seme-alabako familia ugarietako adingabeek, eta %15erako eskubidea lau seme-alaba edo gehiagoko familia ugarietako adingabeek. Kenkari horiek jasotzeko, familia ugariendako ezarritako titulu ofiziala aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.
d) Ikasleen familiek laguntza eska dezakete, baldin eta beraien aurreko urteko errentak ez baditu gainditu organo eskudunak urtero onesten dituen gehieneko mugak.
e) Laguntzak deialdi honetan ezarritako errenta mugaren barnean dauden eskaerei esleituko zaizkie, eskaera hurrenkeraren arabera (aurkeztutako azken dokumentazioa erregistroan noiz sartzen den).
f) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluaren e) letran eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikulua aldatzen duen apirilaren 14ko 7/2014 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, onuradunak salbuetsirik geldituko dira betebehar hauek eguneraturik izateko baldintzatik: tributu arlokoak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Tuterako Udalarekikoak; horrek Ur Batzordea izeneko erakunde autonomoarekikoak eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekikoak ere erran nahi du.
6. oinarria.–Familia unitatearen definizioa.
Familia unitateko kide konputagarriak, diru-laguntzaren ondorioetarako, honako hauek dira:
–Ikaslea.
–Ikaslearen aita eta/edo ama eta/edo bikotekide bizikidea.
–Adingabearen zaintzaz eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, hala behar denean.
–Anai-arreba ezkongabeak, aurreko urteko abenduaren 31n 30 urte baino gutxiago dituztenak eta data horretan familiaren etxean bizi direnak, edo zaharragoak, %33 minusbaliotasuna edo handiagoa onartua badute legez.
–Gurasoen aurreko ahaideak, aipatu direnen etxe berean bizi direla frogatzen badute horretarako behar den udal ziurtagiriaren bidez.
Gurasoak bereizita edo dibortziatuta badaude, ez da konputagarria izanen laguntza jasotzen duen ikaslearen etxean bizi ez den aita edo ama.
7. oinarria.–Eskatzeko sistema, epeak eta dokumentazioa.
7.1. Eskaerak egiteko bideak.
Eskabideak inprimaki ofizialeko ereduaren arabera gauzatuko dira; hura eskatzaileak sinatu beharko du, eta deialdi honen eranskin gisa argitaratzen den ereduari lotuko zaio. Eredu horien interesdunen eskura egonen dira Tuterako Udalaren webgunean: www.tudela.es, baita Udaleko HLZaren bulegoetan ere.
Familia bakoitzeko inprimaki bakarra bete beharko da; hura ikaslearen aitak eta/edo amak sinatu beharko dute edo, hala behar badu, legezko tutoreak, eta bere NANa ere jasoko du. Harekin batera, deialdi honetako baldintzen frogagiriak aurkeztuko dira.
7.2. Epea.
Hurrengo ikasturtea hasten den urteko irailaren 1etik 30era bitarte eta oinarri hauetan ezarritakoa betetzen duten eskolatze berantiarrak, erroldatzearen betebeharra izan ezik.
7.3. Aurkeztu beharreko agiriak:
–Behar den inprimakia, eredu ofizialaren araberakoa, betiere 1. oinarrian aipatzen diren ikasketa mailetan badaude eta 3. oinarriko baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.
–Deialdian agertzen den materiala erosi izana frogatzeko jatorrizko fakturak, jarduera ekonomikoen zergan kasuan kasuko jarduerarako alta emanda dauden sektoreko establezimenduek edo entitateek luzatuak. Haurraren izena ere jasoko dute, baita adingabearen aitarena, amarena edo tutorearena ere (zerga ondorioetarako).
Honako agiri hauen jatorrizkoak eta fotokopiak, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (HLZ) konpultsatzeko:
–Eskatzailearen eta ezkontidearen edo bikotekidearen NANa/AIZ. Aitzineko bi agirietarik bakarrik ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.
–Familia liburua: Familia liburuaren fotokopia, kide guztiak barne, jatorrizkoarekin erkatua, eta halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala. Erroldako izen ematea ofizioz egiaztatuko da.
–Aurreko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpen osoa: bizikidetza unitateko kideena (aita/ama, ezkontide berriak edo izatezko bikoteak, baita 6. oinarriaren arabera konputagarriak diren familia unitateko kideak ere).
–Aurrezki kontuaren libretako lehen orriaren fotokopia (laguntza ordaintzeko kontuarena).
–Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko da:
- Egitatezko banantzea: banantzeko eskaera aurkeztu izanaren frogagiriaren notario agiria edo jatorrizkoarekin erkatutako fotokopia aurkeztu beharko da, edo egoera hori erakusten duten beste agiri ofizial batzuk.
- Legezko banantzea edo dibortzioa: epai judizialen jatorrizko agiriekin erkatutako fotokopiak aurkeztu beharko dira. Ezkontzaz kanpoko seme-alaba, aitak halakotzat aitortu badu: zaintza eta babesari eta mantenu-pentsioari buruzko neurrien fotokopia aurkeztuko da, jatorrizkoarekin erkatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.
–Familia ugariaren titulua, ofizialki onartua.
–Beste agiri batzuk. Eskatzaileek bidezkoak iruditzen zaizkien agiriak eta frogagiriak aurkezten ahalko dituzte diru, gizarte edo familiaren aldetik bizi duten egoera frogatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusiari jarraikiz.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.
8. oinarria.–Laguntzen kudeaketaren printzipioak.
8.1. Irizpideak lotuko zaizkie Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 8.3 a) artikuluan eta Tuterako Udalaren urte bakoitzeko aurrekontu orokorrak betearazteko oinarrietan jasotako printzipioei.
8.2. Gai honetan eskumena duten teknikariek eginen dute deialdiaren kudeaketa, segimendua eta balorazioa, haren fase guztietan, baita aginduzko txostenak ere erreklamaziorik edo errekurtsorik izanez gero.
9. oinarria.–Ebazteko epea.
9.1. Organo eskuduna. Araudian ezartzen den eskumen banaketaren arabera eta Alkatetzaren eskuordetzaren arabera, ebazteko eskumena duen organoa kasuan kasuko eskuordetzean ezarritakoa izanen da.
9.2. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabete da eskaera erregistroan sartu denetik, kontuan harturik epe hori eteten ahal dela interesdunari eskatzen bazaio bere eskaerako akatsak zuzentzeko edo agiriak ekartzeko. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe iragan ondoan, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jo ahalko du, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 25.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
9.3. Ebazpenak administrazio bidea amaituko du eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58. eta 59. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz jakinaraziko zaio eskatzaileari.
10. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa eta ordaintzeko modua. Gastu kengarriak.
Deialdiko laguntzen xedea izanen da behar sozioekonomiko bereziak dituzten familiei laguntza ematea liburuak eta gainerako material didaktikoak erosteko gastuetarako.
10.1. Laguntzen zenbatekoa.
Organo eskudunak urtero finkatuko du laguntzen gehieneko zenbatekoa. Kostu ekonomikoa zenbateko hori baino txikiagoa denean, diru saria benetako kostuaren arabera emanen da, betiere ezarri den gehieneko mugarekin.
10.2. Eskarien ebazpena eta laguntzen ordainketa.
Eskaeren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie organo eskudunak onetsi ondoan.
Diru-laguntzak emanen dira baldin eta urte bakoitzean indarra duen aurrekontuan krediturik eskura badago.
Eskatzaileak ematen duen bankuko kontuan sartuko da laguntzaren dirua.
11. oinarria.–Laguntzen kontrola eta aplikazioa.
11.1. Kontrolaren araubidea.
Diru-laguntzak baliogabetu ahalko dira baldin eta frogatzen bada:
a) Haien zenbatekoa ez dela erabili eman zirenerako.
b) Baldintzetariko bat edo batzuk betetzen ez dituzten ikasleei eman zaiela, edo ez dituztela behar bezala egiaztatu.
Hala behar badu, dirua itzuli beharko da, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen denarekin bat.
Tuterako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuek beretako hartuko dituzte eskaera espedienteen gainean laginketen bidez ikuskapena egiteko eginkizuna, nahiz eta, laguntzen lorpena, xedea edo justifikazioa modu okerrean egin delako zantzuak daudenean, legeria aplikagarrian aurreikusten diren neurriak hartzen ahalko diren.
Aplikatu beharko da finantza kontrolerako prozedura, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 49. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusia.
11.2. Justifikazioa.
Jarduera ekonomikoen zergan kasuan kasuko jarduerarako alta emanda dauden sektoreko establezimenduek edo entitateek luzatutako fakturak eskabidearekin batera aurkeztuz justifikatuko dira laguntzak. Ikaslearen izena ere jasoko dute, baita adingabearen aitarena, amarena edo tutorearena ere (zerga ondorioetarako).
Fakturek bat etorri beharko dute Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin (2013ko maiatzaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta honako hauek nahitaez jaso beharko dira: eragiketa bakoitzari aplikatutako zerga-tasa, identifikazio fiskaleko zenbakia, bai eta ematera behartutakoaren izen-deiturak edo sozietatearen izen osoa ere, besteak beste.
Nahitaezkoa izanen da eskabideari behar den faktura eranstea; hala, laguntza emanez gero, justifikatutzat joko da.
11.3. Onuradunen betebeharrak.
Onuradunen eta entitate laguntzaileen betebeharrak Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 15. artikuluetan ezarrita daude. Tuterako Udalak, legezko prozedura bidezkoen bidez, behar diren egiaztapenak egiten ahalko ditu emandako laguntzen xedeari eta aplikazioari buruz.
12. oinarria.–Indarraldia eta xedapen osagarriak.
Oinarri hauek indarra izanen dute harik eta organo eskudunak, legeak ezarritako prozedurarekin bat, aldatu edo baliogabetu arte.
13. oinarria.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen kontra, baita hura betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen kontra ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
14. oinarria.–Onartzea, interpretatzea, ez betetzea eta uko egitea.
1. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.
2. Udalari dagokio deialdi honen oinarrien interpretazioa.
3. Onuradunek deialdiaren oinarri partikular hauetan ezarritako betebehar edo baldintzetakoren bat betetzen ez badute, diru-laguntza baliogabetzeko espedientea hasten ahalko da.
15. oinarria.–Publizitatea.
Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Oinarri hauei behar bezalako publizitatea emanen zaie, izan litezkeen onuradunek haren berri izateko biderik egokiena erabiliz. Publizitatea egiteko baliabide osagarriak erabiltzen ahalko dira, hala nola Udalaren web orria, baita oinarrizko gizarte zerbitzuen eta Tuterako Udalaren iragarki oholak ere.
16. oinarria.–Datuak babestea.
1. DBLOren 5. artikuluaren arabera, jakinaren gainean daude eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua dagoen eta Tuterako Udalaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatu beharrez. Eskatzen diren datu guztiak beharrezkoak dira diru-laguntza eskaerari erantzuteko, eta deialdira aurkezteak berez dakar baimena ematea horiek eskuratzeko eta aztertzeko eta horien gaineko agiriak luzatzeko. Tuterako Udalari zuzendurik erabil daitezke datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak.
2. Bertzalde, Tuterako Udalari baimena ematen zaio fitxategi automatizatuetan sartzen diren datu pertsonal, ekonomiko eta sozialak bertze xede batzuetarako, hala nola estatistiketarako edo ikerketa zientifikorako, erabiltzeko, datu pertsonalak babestearen gaineko arloan indarra duen araudian ezarritakoari jarraikiz.
ERANSKINA
Eskabidea
Testuliburuak erosteko diru-laguntza 20.....-..... ikasturterako
(Datu guztiak bete behar dira)
–Eskatzailearen datuak:
Izen-deiturak: ................................................................................., NAN/AIZ/Pasap. ............................, helbidea: ..................................., 31500 Tutera, telefonoak: ......../ ......../ ....................... Egoera zibila: ................
Bankuko kontuaren zenbakia:
IBAN: ES -_ _ - _ _ _ _ - _ _ _ _ - _ _ - _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
–Laguntza zein haurrendako eskatzen den, haren/haien gaineko datuak: (X batekin markatu O-ak).
DEITURAK | IZENA | HAUR H., MAILA: .................. | IKASTETXEA | ||
1.a | 2.a | 3.a | |||
O | O | O | |||
O | O | O | |||
O | O | O | |||
O | O | O | |||
O | O | O | |||
–Bizikidetza unitatearen datuak:
HAURRAREKIKO LOTURA | DEITURAK | IZENA | JAIOTEGUNA | NAN/AIZ/PAS. | GIZONA EMAKUMEA |
Ama | |||||
Aita | |||||
Anaia, arreba, ahizpa | |||||
Familia ugaria: BAI O EZ O | |||||
ESKATZEN DUT:
Deialdiari heltzea, haren arauak onarturik, eta aditzera ematen dut, erantzukizuna nirea dela, eskaeran dauden datu guztiak egia-egiazkoak direla, deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ditudala eta onuraduna izatea debekatzeko arrazoietan ez nagoela, indarra duten xedapenetan erraten denari jarraikiz.
Oharra: Tuterako Udalak administrazio eskudunen aitzinean bidezko diren egiaztapen lanak eginen ditu, interesdunek emandako informazioa benetakoa ote den eta eskatutako baldintzak eta kontzesioaren ondoriozkoak betetzen ote dituzten egiaztatzeko. Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 6 hilabete izanen da. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.
Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an
Jakinaren gainean, sinaturik:
Datuen babesa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5.1 artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua dagoen eta Tuterako Udalaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla; haren helburua da oinarrizko gizarte zerbitzuen programen kontrola, segimendua eta kudeaketa. Eskatu diren datu guztiak beharrezkoak dira eskaerari erantzuteko; beraz, haien tratamendua baimentzen da aipatu xederako. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak erabil daitezke Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoetara jorik (Plaza Vieja, 1 eta Bernardo Escós Catalán karrika, zk.g.).
TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.
Nahitaezko agiriak.
(Jarri bat). Jatorrizko agiriak eta horiekin erkatuko diren fotokopiak aurkeztu behar dira.
Eskaera inprimakia, eredu ofizialaren arabera betea.
Faktura/k. Ikus horietan azaldu beharreko datuak, deialdiaren 11.2 oinarrian.
Eskatzailearen eta ezkontidearen edo bikotekidearen NANa edo AIZ.
Indarra duen pasaportea. AIZ edo NANa izan ezean.
Familia liburua. Familia liburuaren fotokopia, kide guztiak barne, jatorrizkoarekin erkatua, eta halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aurreko ekitaldiko aitorpen osoa, bizikidetza unitateko kideenarena (aita/ama, baita ezkontide berriak edo haien izatezko bikoteak).
Bankuko kontuaren IBAN zenbakia. Aurrezki kontuaren libretako lehen orriaren fotokopia (laguntza ordaintzeko kontuarena).
Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko da:
–Egitatezko banantzea: banantzeko eskaera aurkeztu izanaren frogagiriaren notario agiria edo jatorrizkoarekin erkatutako fotokopia aurkeztu beharko da, edo egoera hori erakusten duten beste agiri ofizial batzuk.
–Legezko banantzea edo dibortzioa: epai judizialen jatorrizko agiriekin erkatutako fotokopiak aurkeztu beharko dira.
Ezkontzaz kanpoko seme-alaba, aitak halakotzat aitortu badu. Zaintza eta babesari eta mantenu-pentsioari buruzko neurrien fotokopia aurkeztuko da, jatorrizkoarekin erkatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.
Familia ugariaren titulua, ofizialki onartua.
Beste agiri batzuk (aipatu): .............................
–Informazio orokorra.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira diru-laguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko laguntzak ematen baitituzte.
–Betebeharrekoak:
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete behar dira, eta ezinbestekoak izanen dira laguntza hauek lortzeko:
–Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea gutxienez ere 6 hilabete aitzin (adingabea eta aita edo ama edo adingabekoaren tutorea, adingabearekin bizi badira), eta laguntza bildu bitartean.
–Oinarri hauetan ezarritako baremo ekonomikoa ez gainditzea.
–Haur Hezkuntzako 2. zikloa egiten ari diren edo egin behar duten ikasleak.
–Aurkezteko epea.
Hurrengo ikasturtea hasten den urteko irailaren 1etik 30era bitarte eta oinarri hauetan ezarritakoa betetzen duten eskolatze berantiarrak, erroldatzearen betebeharra izan ezik.
–Eskabide orriak jasotzea eta aurkeztea.
Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzua (Plaza Vieja, 1 eta Lourdes auzoa, Escós Catalán kalea, z.g.).
Iragarkiaren kodea: L1513845
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
