214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herrilarreen 2015-2023 aldirako esleipena, herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidez

Hamabost egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskaerak egiteko epea irekirik egonen da Barasoaingo Udalaren herrilarreen aprobetxamendua esleitzeko, 2015-2023 aldirako, herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidez.

Interesdunek, indarra duen araudian eta herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte, beren eskabideak aurkeztu ahalko dituzte, Barasoaingo Udaleko Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, 11:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Prozedura honen bidez esleitzen ez diren loteak enkante publikoaren bidez esleituko dira, indarra duen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2015eko urriaren 19an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1514397