214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta aldi baterako ezintasun egoeran izanen naizenez,

EBATZI DUT:

1. Bigarren alkateorde César de Luis Murugarrenen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, nire aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean, 2015eko urriaren 20tik aitzina, nire kargura itzultzen naizen arte.

2. Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2015eko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1514189