214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02947 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa.

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzailea: Francisco Javier Alchu Iparraguirre.

I.F.Z. zenbakia: 72663356 P.

Helbidea: Jauregiko k., 6-31745 Ituren (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Agiñerreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1/0100/170

Handitu beharreko emaria: 0,015 l/s-koa.

Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera. Honako ezaugarriak ditu: Agiñerrekako errekatik ura hartzeko aprobetxamendua, Iturengo (Nafarroa) udal mugapean, Berroarte alderdian. Unean uneako gehieneko emaria 0,1 l/s-koa da, eta ureztatzeko erabiltzen da. Eskaeraren xedea emaria handitzea da, 0,015 l/s-ko, etxean ere erabiltzeko.

Instalazioetako aldaketaren xedea deribazio bat gehitzea da, 50 metroko luzerako eta 6 cm-ko diametroa duen hodi batekin, bordaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko urriaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1514145