214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Iruher SAL. Jarduera: tresna mekanikoak fabrikatzea. Tokia: Noaingo Mocholí industrialdea, 8, Noain; 1. poligonoko 335. lurzatia.

Noain-Elortzibarren, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1514199