214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Azozko AZO-14 sektoreko 11.1 lurzatiaren eremuari (10. poligonoko 255. katastro lurzatia) dagokiona. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Azozko AZO-14 sektoreko 11.1 lurzatiaren eremuari (10. poligonoko 255. katastro lurzatia) dagokiona, María Jesús Marcos Barbarinek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Ezkabarten, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ALDAKETA

Dagoen testua

Hirigintzako fitxa partikularra: 3. eremua, Azozko herrigunean (2.1.1.).

–Solairu kopurua: gehienekoa, B+1+atikoa; eta gutxienekoa, B+1, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 10. artikuluaren arabera.

41. artikulua. Gehieneko solairu kopurua.

Gehieneko solairu kopurua ere errespetatu beharko da. Horretarako ez dira kontuan hartuko sotoak, erdisotoak eta teilatupeak.

Solairuen kopurua hirigintzako araudiko fitxa partikularretan mugatuko da.

Oro har solairuen gehieneko kopurua B+1+atikoa izanen da.

Eraikin guztiek izanen dute beheko solairua eta lehen solairua, gutxienez ere, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioek izan ezik.

Hau da orain onetsi den testua:

11.1 lurzatirako testu berria

Hirigintzako fitxa partikularra: 3. eremua, Azozko herrigunean (2.41.1.).

–Solairu kopurua: gehienekoa, B+1+atikoa; eta gutxienekoa, B, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 10. eta 41. artikuluen arabera.

41. artikulua. Gehieneko solairu kopurua 11.1 lurzatiari aplikatzea.

Gehieneko solairu kopurua ere errespetatu beharko da. Horretarako ez dira kontuan hartuko sotoak, erdisotoak eta teilatupeak.

Solairuen kopurua hirigintzako araudiko fitxa partikularretan mugatuko da.

Oro har solairuen gehieneko kopurua B+1+atikoa izanen da.

Eraikin guztiek gutxienez ere beheko solairua izanen dute.

Iragarkiaren kodea: L1514159