214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

169/2015 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez, herritarren parte-hartze prozesu bat abiatu da, Nafarroan, 2016rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zatiak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta errentan ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, 5. idatz-zatiak horretaz xedatzen du moduluak urtero eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa formula hau erabiliz kalkulatuta:

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100), hau da:

VMu = Salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Obra proiektuaren eta zuzendaritzaren lansari teknikoen kostua, exekuzio materialaren aurrekontuaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten azalera erabilgarri osoa hauxe izanen da: etxebizitza eta garajeetarako azalera erabilgarri guztien batura eta trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren ehunekotan adierazia (VM). Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak lehentasunez hartuko dira kontuan. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentuak sustatzaileei eskatzen ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesekoak izan daitezkeen beste datu batzuk.

5.1. Modulu ponderatua.

Babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko balioa zehaztu ondoren, modulu ponderatua honela kalkulatuko da: balio hori zati babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen metro koadro erabilgarri bakoitzeko salmenta eta alokairuko gehieneko prezioak zehazteko ezarrita dagoen koefizientea.

5.2. Ponderatu gabeko modulua.

Ponderatu gabeko moduluaren balioa modulu ponderatuaren balioaren ehuneko 96koa izanen da”.

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zati horrek ezartzen du parte-hartze sozialaren prozesu bat garatu behar dela onespena egin aurretik, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusi bezala.

Horretarako, foru agindu honen bidez herritarren parte-hartzearen prozesua abiatzen da, herritarren parte-hartzea eta elkarlana arautzen dituen 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, ondotik ematen dira Nafarroan 2016an babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatzeko proposamenerako kontuan hartutako elementuak, maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 5. idatz-zatiarekin bat.

Alde horretatik, adierazi behar da urte natural batean behin-behineko kalifikazio eskaera izanda salmentarako edo alokairurako diren babes ofizialeko etxebizitzen espedienteak hartu direla, eta zehazki, 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitartekoak (kontuan izanik moduluaren aldaketak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela ondorioak, eta, onetsi aurretik, parte-hartze sozialaren prozedura bat ireki behar dela).

8 espediente dira horren ondorio, 308 etxebizitza hartzen dituztenak. Hona hemen:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ETXEBIZITZA KOP.

HERRIA

31/1-0008/2014

54

IRUÑA

31/1-0009/2014

13

MILAGRO

31/1-0010/2014

56

IRUÑA

31/1-0002/2015

87

IRUÑA

31/1-0003/2015

44

BARAÑAIN

31/1-0004/2015

23

MUTILOA

31/1-0005/2015

8

BERA

31/1-0006/2015

23

MUTILOA

Sustapen baterako, metro koadro erabilgarri bakoitzeko gauzatze materialaren aurrekontua kalkulatu da, espediente bakoitzeko datuak abiapuntu hartuta, eta gauzatze materialaren aurrekontua ponderatu da sustapen bakoitzeko exebizitza kopuruarekin.

Hauek dira datuak:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ETXEBIZITZA KOP.

HERRIA

PEM EUROTAN/m² ERABILGARRIA

31/1-0008/2014

54

IRUÑA

492,24

31/1-0009/2014

13

MILAGRO

782,65

31/1-0010/2014

56

IRUÑA

814,15

31/1-0002/2015

87

IRUÑA

700,09

31/1-0003/2015

44

BARAÑAIN

766,14

31/1-0004/2015

23

MUTILOA

483,79

31/1-0005/2015

8

BERA

891,78

31/1-0006/2015

23

MUTILOA

600,55

Adierazi behar da epe horretan ez dela NASUVINSAren ezein sustapenaren tramitazioa hasi. Beraz, aurreko puntuaren arabera salmentarako edo alokairurako Etxebizitza Zerbitzuak tramitatutako proiektu guztien PEMuen batez bestekoa izanen da hartutako PEMua, etxebizitza kopuruaren arabera ponderatua.

Bestalde, ez da arrazoi teknikorik ikusten foru legak koefiziente aldakorrerako aurreikusten duen balioa aldatzeko (puntu bat handitu edo murrizten ahal da portzentaje hori, justifikazio teknikoaren bidez). Hona hemen koefiziente aldakor horiek:

H = Proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, aurrekontu materialaren aurrekontuaren portzentajearen adierazia. Balioa = %7.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %4.

Co = Merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %2.

B = Sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren ehunekotan adierazia. Balioa = %11.

Metro koadro erabilgarri bakoitzeko gauzatze materialaren aurrekontu bat, 678,7 eurokoa, da aurreko guztiaren emaitza. Legean zehaztutako formula aplikatuko zaio:

Aplikatu beharreko balioak:

H = %7

F = %4

Co = %2

B = %11

PEMu = 678,7 euro/ m2ú

Formula:

VMu = (1.27 + H / 100) x PEMu / (0.755 - (F + Co + B) / 100)
= 1.554,63

Modulu ponderatua:

M* = VMu / 1.3 = 1.554,63 / 1.3 = 1.195,87

Horrela, ondoriozko moduluaren balioa, 2016rako, 1.195,87 euro da. Horrek dakar balioa %4,06 beheititzea, 2015eko moduluaren aldean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Parte-hartze prozesu bat hastea, Nafarroan, 2016rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

2. Mugaeguna abenduaren 2an finkatzea ekarpenak eta iradokizunak egiteko foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari dagokionez.

3. Foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari dagozkion ekarpenak eta iradokizunak igortzeko, participación@navarra.es posta elektronikoa gaitzea baliabide osagarri gisa.

4. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, NASUVINSAri, Hipotekak Kalteturikoen Plataformei, SOFIDECOri (Sociedad Cooperativa Fiterana de Consumo), “Santa María la Real” Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteari, “Irache” Kontsumitzaileen Elkarteari eta ACPri (Asociación de Constructores y Promotores), behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean (www.vivienda.navarra.es) eta Gobernu Irekiaren atarian ere (www.gobiernoabierto.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urriaren 20an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1514211