214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Jarduera ekonomikoen gaineko 2015eko zerga,
2015eko bigarren seihilekoko lur-ondasunen kontribuzioa
eta ibilgailuen pasabideen tasa

Aditzera ematen da 2015eko azaroaren 20an bukatuko dela borondatezko epea ordaintzeko Jarduera ekonomikoen gaineko 2015eko zergagatik igorritako kuotak, 2015eko bigarren seihilekoko ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasarenak (pasabideak), eta lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015. urteko likidazioaren bigarren zatiko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixaren, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bertzelako eratan (informazio gehiago web gune honetan: www.burlada.es).

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2015eko urriaren 19an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1514141