214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2016ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoen tarifak aldatzea. Hasierako onespena

2015eko urriaren 15ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1) 2016ko ekitaldirako Udalean dauden prezio publiko eta tasak ez aldatzea, segidan adierazten dena izan ezik.

2) 2016ko ekitaldirako honako tasa hauen tarifak, espedientean daudenak, hasiera batez aldatzea onartzea:

–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

3) Tarifa hauek jendaurrean paratzea 30 egunetarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

4) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5) Behin betiko onespenaren ondoren, Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalen Erregistrora aldaketa hauek bidaltzea.

Beran, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1514206