213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAIN

Kontzejuaren ordenantza, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa.
Behin betiko onespena

Aitzoaingo Kontzejuak, 2015eko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko kontzeju ordenantza, 2015eko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aitzoainen, 2015eko urriaren 19an.–Kontzejuko burua, Hildegard Arrasate Prieto.

ORDENANTZAREN TESTUA

5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO AITZOAINGO KONTZEJUAREN ORDENANTZA

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Aitzoaingo Kontzejuak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesten ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Artikulu bakarra duen ordenantza honek testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako epea iraganik hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1514134